Skip to main content

Kaixo herritar,

Txatxilipurdiko udaleku irekiak direla eta, ondorengoa komunikatu nahi dugu.

2021eko ekainaren 1ean ateratako dekretuan egindako ratioen inguruko aldaketa ikusita (hezitzaile bat / 10 haur), itxaron zerrendako haur guztiak udalekuen barruan geratu dira. Hala ere, plaza batzuk libre geratu direnez, hauek betetzeko aukera zabalduko dugu ondorengo bi egunetan:

  • Asteazkenean, ekainaren 9an, goizeko 9:00etatik aurrera irekiko da izen ematea. Izen ematea online egingo da eta berau burutzeko beharrezkoa izango da fitxa bete eta ordain agiria atxikitzea.
  • Ostegunean, ekainaren 10ean, 20:00etan izen ematea itxi egingo da.
  • Ordutegitik kanpo jasotako izen emateak ez ditugu kontuan hartuko.

Momentu honetako egoera hobeto ulertu dezazuen, hauek dira adinka eta guneka antolatuz geratzen diren plazak, guztira 63:

MUSAKOLA

  • Bilin-bolonkan (2018-2015 bitartean jaiotakoak): 4 plaza
  • Bihurrikeixetan (2014-2012 bitartean jaiotakoak): 2 plaza
  • Erokeixetan (2011-2009 bitartean jaiotakoak): 8 plaza

SAN ANDRES

  • Bilin-bolonkan (2018-2015 bitartean jaiotakoak): 5 plaza
  • Bihurrikeixetan (2014-2012 bitartean jaiotakoak): 15 plaza

ERDIGUNEA

  • Bilin-bolonkan (2018-2015 bitartean jaiotakoak): 6 plaza
  • Bihurrikeixetan (2014-2012 bitartean jaiotakoak): 13 plaza
  • Erokeixetan (2011-2009 bitartean jaiotakoak): 10 plaza

 

Datorren astearte eta asteazkenean familia bilerak burutuko ditugula ikusirik, azken izen emate honetatik ateratako taldekatzeak izango dira behin betikoak. Hau da, ostiralean zerrenda definitiboak izango ditugu eta ez ditugu aldaketa gehiago egingo.

Nahiko ibilbide korapilatsua izaten ari da aurtengoa, hala ere, eskertu nahi dugu familien ulermena. Uztailean aisialdi eskaintza hezitzaile eta gozagarria izango dugu.

Eskerrik asko!!!

2021eko ekainaren 8an