Argia eguna ospatu zen atzo Oñatin eta bertan izan ginen Txatxilipurdiko kideok ere.
50 bat haur, nerabe eta heldurekin batera ginkana hezitzailea burutu genuen goizean herriko lau gunetan zehar. Lau ardatzen baitan ibili ginen jolasean: hizkuntza aniztasuna, herri identitatea, sasoiko eta tokiko elikagaiak eta herrien bilakaera. Oñatiko nerabe talde bat izan genuen dinamizazio lanetan laguntzen (mila esker neskak!) eta ederto pasatu genuen guztiok!
Eragileen azokan ere parte hartu genuen. Kasu honetan, AED elkartea, Ekin-emakumeak eta Topagunekoekin batera jarri genuen postua.
Zorionak Argiari egiten duen lanagatik, segi txikitik eragiten!