Badator berriro ere TXIKILANDIA, urtero bezala, nobedadez josita.

32 urteko ibilbide luzea duen egitasmoak ez du galdu bere esentzia! Aurten ere, zuekin eta Euskaraz, gabonetako oporralditxo hauetan ederto pasatzeko eta gauza ugariz gozatzeko asmoarekin gatoz. Ezin ahaztu jolasa eta Euskara direla gure ardatz. Hortik, datorkigu aisialdia hezitzaile euskalduna gauzatzeko eta amesteko grina.

Azken bi urteetako Txikilandia egitasmoak birmoldatu behar izan ditugu eta bi urteren ostean, aurten Txikilandia bere osotasunean ospatzera goaz Musakolako igerilekua, Uarkape eta Gaztetxea erabiliz!

Txikilandiaz gain, azken urteetan, 9 urtetik gorakoei bereziki zuzendutako egitasmoa antolatzen aritu gara. GazteEkin izenpean antolatu izan dugu iaz arte, baina aurten, izenari buelta bat ematea erabaki dugu. Egitasmoaren nondik norakoak kontuan hartuta, Ekintzen Laborategia izendatzea erabaki dugu. Bertan, aurre-nerabeen artean arrakastatsuak diren ekintzak eramango ditugu aurrera. Sormena landuz eta beraien hitzak kontuak hartuz.

Aurten, Tren geltoki zaharreko gaztelekua erabiliko dugu egitasmo hau aurrera eramateko. Adin tarte honetarako oso egokia den espazio bat izanik, aukera ezberdinak ematen dizkigu bertan ekintza guztiak burutu ahal izateko.

Egitasmo honetan antolatuko diren ekintzek edukiera mugatua izango dute. Edukiera muga ekintza bakoitzaren ezaugarrien araberakoa izango da.

9 urtetik gorakoek Ekintzen laborategian parte hartzeaz gain Txikilandian ere parte hartu dezakete.

2023ko Txikilandia eta Ekintzen laborategia urtarrilaren 2, 3 eta 4an ospatuko dugu.

TXIKILANDIAKO EGITARAUA

URTARRILAK 2

Musakolako igerilekuan emango diogu hasiera Txikilandia 2023 egitasmoari eta hiru gune izango ditugu. Igerileku handian puzgarriak izango dira haurren gozamenerako eta 11:00etatik aurrera  ur jolas dinamizatuak izango dira. Igerileku txikian berriz, 0-6 urte bitarteko haurrei eta beraien laguntzaileei egokitutako jolasak izango dira ordu berean. Ur parkea 10:30etatik 13:30etara egongo da zabalik.

Arratsaldean, Uarkapera mugituko gara eta bertan rokodromoa, jolas gunea, 0-4 gunea, ipuin txokoa, ohe elastikoak, puzgarriak, karaokea, gela iluna eta parkour gunea izango ditugu. Gaztetxean berriz aurpegi margoketa, photocall-a eta sormen gunea egongo dira.

Aurten, parkour gunea Uarkapen antolatzea erabaki dugu. Modu horretan haurrek zein aurrenerabeak parte hartu ahal izango dute bertan.

URTARRILAK 3

Goiz eta arratsaldez Uarkapen eta gaztetxean egongo gara, goizez 10:30-13:30 eta arratsaldez 16:30-18:00 bitartean. Arratsaldean gaztetxean ez da tailerrik egongo.

Aurten, ikuskizuna egunez aldatu behar izan dugu. Oraingoan, urtarrilak 3 arratsaldez burutuko dugu eta Amaia antzokian izango da. Bertan, Porrotxinen 15.urtebetetzea ospatuko dugu. Porrotx, Porrotxin eta Arrasateko eragile ezberdinekin batera kantu eta dantza giroan arituko gara.

URTARRILAK 4

Goizez 10:30-13:30 bitarte eta arratsaldez 17:00-20:00 bitarte Uarkapeko jolas parkean aritzeko aukera egongo da. 19:00etan, Txikilandiari itxiera emateko, DJ Goikorekin batera disko festa antolatu dugu.

EGUNERO

12:00 etan eta 18:00etan Ipuin kontaketa eta karaokea egongo da. Ipuin kontaketa gune lasaian eta karaokea kantxa nagusian.

Produktu ezberdinen zozketa ere egingo da egunero, parte hartzaileei sarreran emango zaien galderak erantzunez produktu ezberdinen zozketan sartuko dira. Herriko komertzio eta enpresek emandako produktuak zozketatuko ditugu.

 

TX+EL_pegatina_7x7,5-01

 

EKINTZEN LABORATEGIA EGITARAUA

URTARRILAK 2:

10:30-13:30 Sormen gunea

17:00-19:00 Sukaldaritza tailerra

URTARRILAK 3:

10:30-13:30 // 17:00-20:00  Ihes bidea

URTARRILAK 4:

10:30-13:30 Bideogintza tailerra

17:00-19:00 Look aldaketa

 

INFORMAZIO GEHIGARRIA

BONOEN PREZIOA

1-3 urte bitartekoentzat -5.5€

4 urtetik gorakoentzat – 9€

* Topakide eta familia ugariko kideek 0.5 euroko deskontua izango dute bonoetan, hau baieztatzen duen agiria erakutsita.

SARREREN PREZIOA

1-3 urte bitartekoentzat – 3€

4 urtetik gorakoentzat – 4€

*Helduak doan.

Ikuskizuna –  2€ (pertsonako, helduak sarrera ordaindu beharko dute).

*Ikuskizuna haurrei bideratua dago. Kontuan hartuta honek edukiera muga izango duela, beraiekin etorri ahal diren bidelagun heldu kopurua zaintzea eskatzen dugu.

Ekintzen laborategia – 1€ ekintza bakoitza

*Txikilandian 4 urtetik gorakoen bonoarekin, 9 urtetik gorakoek Ekintzen Laborategian ekintza batean izena emateko aukera izango dute doan.

INFO PUNTUAK

Edozein zalantza argitzeko, abenduaren 27an  (18:00-20:00) eta 28ean (11:00-13:00), info gunea jarriko dugu Biterin herritarren eskura eta bertan TXIKILANDIA eta EKINTZEN LABORATEGIA 2023rako sarrerak eskuratzeko aukera ere izango da.

 

Laguntzaileak-01