Aurtengo Txikilandia nahiko berezia izan da, 25 urte bete baititu. 25 urtetan Gabon garaian herriko haur eta gaztetxoen artean irribarreak eragiten eta jolasa bidelagun izanik, elkarrekin eta elkarrengandik gozatzen.
Aurtengo Txikilandia ere amaitu da eta honekin batera balorazioa eta eskerrak emateko garaia ere iritsi zaigu.
Txatxilipurdi Elkartetik, orokorrean, balorazio ona egiten dugun arren, badira aurrera begirako hobetu beharreko kontuak. Beti dago eta zerbait hobetzeko!
Positibotzat hartzen dugu Txikilandiatik horrenbeste haur, gatetxo eta familia pasatu izana, beraientzat egitasmoa erakargarria denaren seinale. Eta gurasoek ere ondo baloratzen dute horrelako egitasmoak herrian antolatzea, negu garaian toki estaliak eskatzen baitituzte euren haurrekin jolastu ahal izateko.
Herriko eragile ezberdinekin izandako elkarlana ere positibotzat jotzen dugu, honek harremanak estutzeko aukera ematen baitigu. Eta bereziki Arrasateko Gaztetxeari eta gazte asanbladari eskerrak, euren prestutasunagatik. Eskerrik asko!
Eta nola ez, ezin aipatu gabe utzi Arrasateko Udala. Bere babesik gabe zaila izango litzatekeelako egitasmoa aurrera eramatea eta. Beraz, eskerrik asko zuri ere.
Eta azkenik, eskerrik asko Txikilandian parte hartu duten hezitzaile guztiei. Zuen prestutasun eta lanagatik ez balitz zaila izango litzateke eta haur, gazte zein familiak hain gustura sentitzea. Mundialak zarete!
Amaitzeko, aurtengo Txikilandiako momentu on eta goxoak birgogoratzeko hemen argazki bilduma. Gozatu dezazuela!
https://www.flickr.com/photos/137407637@N08/with/23780154119/
Etorkizunean ere Txikilandian elkar ikusiko garelakoan eta hurrengo 25 urteak ere elkarrekin ospatuko dugulakoan, eskerrik asko modu batean edo bestean Txikilandian parte hartu duzuen guztioi!