Ikasturtea gogoz hasi, indarrak bildu eta aurrera begirakoak ilusioz margotzen hasteko, aurten ere GaraiOn-en izan gara Txatxilipurdiko lankideok.
Bi egunetako mintegian denetik egiteko tartea hartu dugu: jolastu, hausnartu, partekatu, ikasi, entzun… eta batez ere elkarrekin egon. Baliabideen eta mahai jolasen ginkana egin ditugu, Marga Iñiguez-ekin sorkuntzaren inguruko solasaldi interesgarria izan dugu, lan taldeka ikasturteko helburuak zehaztu eta plangintzei forma eman diegu, elkarteko erronkak errepasatu ditugu, elkartearen inguruan hausnartu dugu eta GaraiOneko lagunei arto laberintoa egiten lagundu diegu.
Ederra izan da, prest gaude ikasturtea hasteko!