Arrasateko euskalgintzak herriko dendariekin euskaraz aritzeko kanpaina berria jarri du abian: BAIETZ 1000!
Kanpainak bost astetako iraupena dauka. Lehenengo hiru asteetan herritarren argazkiak jasotzea da asmoa, ondoren beraiekin mosaiko bat osatzeko. Eta hurrengo bi asteetan aktibazio faseari ekingo zaio. Bertan, prest dauden herritarrek hamabost eguneko esperientzia pilotu bat egingo dute, herriko dendetan beti euskaraz aritzeko esfortzua eginez.
Txatxilitarrok ere parte hartuko dugu kanpainan eta hasi gara argazkiak ateratzen.
http://goiena.eus/bereziak/baietz-1000
https://twitter.com/baietzmila