Skip to main content

Txatxilipurdi elkartean, aisialdi hezitzaile euskalduna lantzen dugu eta bizitzarako behar ditugun balore eta gaitasunak garatzen laguntzen dugu, hala nola, euskaltzaletasuna, parte hartzea, autonomia, naturarekin harremana, aniztasuna eta feminismoa.

Gure udaleku itxiek ere balore hauetatik edaten dute, betiere nerabeak eta gozamena oinarri izanik.

Zaintza erdigunean jarriz, pertsonen ahalduntzean, garapen pertsonalean eta tratu onetan oinarritutako udalekuak antolatzen ditugu, talde harreman zaindu baten bitartez, nahiei eta ametsei ere leku eginez.

Horrez gain, uda garaian aisiaz gozatzeko, egunerokotasunetik irtenda esperientzia berriak bizitzeko eta harreman berriak egiteko bitarteko aproposak dira.

Txatxilipurdiko udalekuetan, zarena zarela, gozamena oinarri, nahiei eta ametsei elkarrekin leku egingo diegu!

Aurten ere, 29 urteetan zehar egin dugun bezala, Arrasatetik abiatuta, Euskal Herriko aurre-nerabe eta nerabeei udaldi magiko eta ahaztezin bat eskaini nahi diegu.

Euskaraz, naturaz, sormenaz, bizikidetzaz eta elkartasunaz, talde lanaz … bustitako oporraldi paregabeak merezi dituztelako.

Nori zuzendua?

9 eta 18  urte bitartekoei. (2013-2005)

2023ko Udaleku itxietan hiru eskaintza egongo dira.

Alde batetik, uztailaren 1tik 9ra bitarte gauzatuko dira, GaraiOn-en (Ozaeta, Araba). Bederatzi eguneko kanpaldia izango da etxalde zoragarri horretan egingo duguna.

Bi adin tarte ezberdinek osatuko dute udaleku itxi hau eta adin tarte bakoitzak bere herrixka propioa izango du GaraiOn-en (lo leku, elkargune eta jolas eremu propioaz osatua). Udalekuak abenturaz beteta eta giro goxoan pasatzea nahi dugu. Elkar zaintza izango da ardatz garrantzitsuetako bat eta udalekuetan parte hartuko dugun kideon hitza kontuan izanik adostuko dira ekintzak.  

30 plaza egongo dira udaleku bakoitzean.

.

Aizkomendi

LH 4, 5 eta 6 mailak, 9-12 urte bitartekoak (2011-2012-2013 urteetan jaiotakoak)

href="#" data-color-override="false" data-hover-color-override="false" data-hover-text-color-override="#fff">Button Text

.

Gebara

DBH 1eta 2 mailak, 12-14 urte bitartekoak  (2009 eta 2010 urteetan jaiotakoak)

href="#" data-color-override="false" data-hover-color-override="false" data-hover-text-color-override="#fff">Button Text

.

Bestetik, Kosta ala Kosta udaleku ibiltaria izango dugu, ekainaren 30etik uztailaren 8ra. Abentura hau Arrasaten hasi eta Gipuzkoako mendiez disfrutatuz, Orioko kostara iritsiko gara. Hemen ere zaintza izango da ardatz nagusia eta baita naturaz gozatzeko aukera aparta ere.

30 plaza egongo dira udaleku honetan.

.

Kosta ala kosta

DBH 3-4 + BATXI, 14-18 urte bitartekoak ( 2005-2006-2007-2008 urteetan jaiotakoak)

href="#" data-color-override="false" data-hover-color-override="false" data-hover-text-color-override="#fff">Button Text

.

Izen ematea:

Txatxilipurdiko udalekuetan izena emateko epea otsailaren 28an irekiko da eta  apirilaren 28an bukatuko da. Aurrez-aurre zein on-line bidez jasoko dira izen emateak:

Txatxilipurdiren webgunean: www.txatxilipurdi.eus “Udalekuen izen ematea” atalean.

Otsailaren 28an zabalduko den QR kode baten bitartez.

Arrasatearrek lehentasuna izango dute martxoaren 10era arte.

Bulegoan: Nafarroa etorbidea 23, 1.solairua. Astelehenetik ostegunera, 9:30-13:30 / 15:00-18:00  Telf. 943795446

Informazio puntuak egongo dira, edozein zalantza argitzeko asmoz, hauek martxoaren 2 eta 7an izango dira Seberon, 17:30 – 19:00.

Edozein zalantza izanez gero, Txatxilipurdira deitu eta argituko ditugu zalantzak.