Txatxilipurdi elkartean, aisialdi hezitzaile euskalduna lantzen dugu eta bizitzarako behar ditugun balore eta gaitasunak garatzen laguntzen dugu, hala nola, euskaltzaletasuna, parte hartzea, autonomia, naturarekin harremana, aniztasuna eta feminismoa.
Gure udaleku irekiek ere balore hauetatik edaten dute, egunerokotasunetik irtenda, uda garaian esperientzia berriak bizitzeko eta harreman berriak sortzeko aukera eskainiz.
Aurten ere, azken 37 urtetan zehar antolatu izan ditugun bezala, Arrasateko haur eta aurre-nerabeei udaldi magiko eta ahaztezin bat eskaini nahi diegu.
Euskaraz, naturaz, sormenaz, bizikidetzaz, elkartasunaz eta talde lanaz… bustitako oporraldi paregabeak sortuko ditugu!
2 eta 12 urte bitarteko haur eta aurre-nerabeentzako hiru asteko eskaintza da. Lagun berriak ezagutuz, oporraldiari hasiera bikaina emango diogu.
Arrasateko kale eta naturguneetan barrena, egun pasak, mendi bueltak eta ur jolasak, besteak beste, izango dituen eskaintza dibertigarri eta dinamikoa sortuko dugu.
Haurra izango da udalekutako erdigune eta beraiekin eta beraientzat egingo dugu lan.
Ekainaren 30etik uztailaren 18ra bitarte gauzatuko dira.
Arrasateko hiru gunetan izena emateko aukera egongo da urtero bezala: Musakolan, erdigunean eta San Andresen.
Azken urteetan egin izan dugun bezala, ekintza ezberdinetan taldeak nahasten saiatuko gara adinartekotasunak eskaintzen duen aberastasuna balioan jartzeko asmoz, baita harreman berriak sortzeko ere.

UDALEKU IREKIEN DESKRIBAPENA
- BILIN BOLONKA (2019-2022 urte bitartean jaiotakoentzat, Haur Hezkuntzakoentzat)
- Ordutegia: 10:00-13:00 bitartean izango dute
- Matrikuala: 123€
- BIHURRIKEIXETAN (2016-2018 urte bitartean jaiotakoentzat, LH 1-2-3koentzako)
- Goizez ordutegia: 10:00-13:00 / matrikula 146€
- Egun osoz: 10:00-13:00 eta 16:00-18:00 / matrikula 169€
*Egun osoko taldea sortzeko gutxieneko haur kopurua: 10 haur.
- EROKEIXETAN (2013-2015 urte bitartean jaiotakoentzat, LH 4-5-6koentzako)
- Ordutegia: Astean 2 egunez 10:00etaik 17:00etara eta beste 3 egunetan goizez 10:00etatik 13:00etara
- Matrikula: 169€
*Taldekatzeak: izen emateak, hurrenkeraren arabera osatuko dira adina eta gunea kontuan izanik.
PREZIO GUZTIETAN APLIKAGARRIA:
- AED-ko bazkide izateagatik %5 deskontua.
- Familia ugaria %5 deskontua
- Biak izanez gero %10 deskontua
Beraz, diru sarrera egitean, deskontuak kontuan izanik egin beharko da (ordainketa haurraren izenean egin beharko da). Kasu hauetan agiriak aurkeztu beharko dira.
Zaintza nahi izanez gero, 60€ko gehigarria ( hemen ez dago deskonturik).
IZEN EMATEA
Txatxilipurdiko udalekuetan izena emateko epea otsailaren 18an irekiko da eta apirilaren 13an bukatuko da. Aurrez-aurre zein on-line bidez jasoko dira izen emateak:
- Txatxilipurdiren webgunean: www.txatxilipurdi.eus
- Otsailaren 18n zabalduko den QR kode baten bitartez.
- Bulegoan: Nafarroa etorbidea 23, 1.solairua. Astelehenetik ostegunera, 9:30-13:30 / 15:00-17:00 Telf. 943795446
Informazio puntuak ere egongo dira, edozein zalantza argitzeko asmoz:
- Otsailak 20, Biteri plazan. 17:00-18:30
- Otsailak 21, Arimazubi plazan. 17:00-18:30
- Otsailak 27, Kurtzetxiki plazan. 17:00-18:30
- Otsailak 28, Instituto aurrean. 17:00-18:30
Udaleku irekietan ez da izen emate mugarik egongo beti ere hauek epe barruan egiten badira.
ARRASATEKO UDALEKO DIRU LAGUNTZAK
ARRASATEKO UDALAK AISIALDI ETA KIROL PROGRAMETAN HAURREN PARTE HARTZEA SUSTATZEKO DIRULAGUNTZAK ATERA DITU.
Informazio gehiago hemen
Informazio zehatzagoa BAZen, Gazte bulegoan edota Txatxilipurdin.