Udalekuak uda garaian aisiaz gozatzeko, egunerokotasunetik irtenda esperientzia berriak bizitzeko eta harreman berriak egiteko bitarteko aproposak dira.
Aurten ere, 34 urteetan zehar egin dugun bezala, Arrasateko haur eta aurrenerabeei udaldi magiko eta ahaztezin bat eskaini nahi diegu.
Euskaraz, naturaz, sormenaz, bizikidetzaz eta elkartasunaz, talde lanaz … bustitako oporraldi paregabeak merezi dituztelako.
Nori zuzendua?
2 eta 12 urte bitarteko haur eta aurrenerabeentzako hiru asteko eskaintza da. Lagun berriak ezagutzeko aukeraz beteta, uda giro goxoan oporraldiari hasiera emango diogu.
Haurra izango da udalekutako zentro eta beraiekin eta beraientzat egingo dugu lan.
Arrasateko hiru auzo dira udalekutako elkargune nagusiak eta adinaren araberako taldekatzeak eginez, sortuko da magia.
Adinaren arabera izendatuko ditugun taldeak hauek dira:
BILIN BOLONKA:
2-6 urte bitartekoak (2016-2019 urte bitartetan jaiotakoak)
href="#" data-color-override="false" data-hover-color-override="false" data-hover-text-color-override="#fff">Button Text
BIHURRIKEIXETAN:
6-8 urte bitartekoak (2013-2015 urte bitartetan jaiotakoak)
href="#" data-color-override="false" data-hover-color-override="false" data-hover-text-color-override="#fff">Button Text
EROKEIXETAN:
9-12 urte bitartekoak (2010-2012 urte bitartetan jaiotakoak)
href="#" data-color-override="false" data-hover-color-override="false" data-hover-text-color-override="#fff">Button Text
Noiz?
Uztailaren 4tik 22ra bitarte gauzatuko dira.
Non?
Arrasateko kaleak eta naturguneak hartuta giro atseginean, egun pasak, mendi bueltak, ur jolasak … tarteko izango dituen eskaintza dibertigarri eta dinamikoa sortzen dugu.
Izen ematea:
Txatxilipurdiko udaleku irekietan izena emateko epea apirilaren 25ean irekiko da eta maiatzaren 20an bukatuko da. Aurrez-aurre zein on-line bidez jasoko dira izen emateak:
– Txatxilipurdiren webgunean: www.txatxilipurdi.eus “Udalekuen izen ematea” atalean.
– Apirilaren 25an zabalduko den QR kode baten bitartez.
– Bulegoan: Nafarroa etorbidea 23, 1.solairua. Astelehenetik ostegunera, 9:30-13:30 / 15:00-18:00 Telf. 943795446
Kontuan izan, familia ugaria edo AEDko bazkide direnak, %5eko deskontua izango dutela. Bi baldintza hauek betetzen badira,%10eko deskontua egingo da. Beraz, diru sarrera egitean, deskontuak kontuan izanik egin beharko da (ordainketa haurraren izenean egin beharko da). Kasu hauetan agiriak aurkeztu beharko dira.
ZAINTZA ZERBITZUA: Zaintza zerbitzua nahi izanez gero, 40€ko gehigarria ordaindu beharko da. Gehigarri honek ez dauka deskonturik.
Edozein zalantza izanez gero, Txatxilipurdira deitu eta argituko ditugu zalantzak.