Txatxilipurdiko udaleku hezitzaile eta euskaldunetan izena emateko epea Apirilaren 3an irekiko da eta maiatzaren 12an bukatuko da, bai irekietakoak eta baita itxietakoena ere.
Aurtengoa 29. urtea izango da udalekuak antolatzen dituguna 2 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzat, eta eskaintza ezberdinak eta interesgarriak proposatzen dizkiegu.
Jarraian adinaren araberako eskaintzak azalduko ditugu:
UDALEKU IREKIAK
Uztailaren 3tik 21era izango dira udaleku irekiak. Arrasateko hiru gunetan izena emateko aukera egongo da urtero bezala: Musakola, erdigunean eta San Andresen.
Adinaren eta gunearen arabera osatuko dira taldeak, hauen jaiotze data kontuan izanik.
Azken urteetan egin izan dugun bezala, ekintza ezberdinetan taldeak nahasten saiatuko gara aberasgarriagoa iruditzen zaigulako elkarrengandik ikasi eta harremanak sustatzeko.
Adinaren arabera izendatuko ditugu taldeak:
* BILIN-BOLONKA: 2 urteko haurrak 2014. urtean jaioak.
* BEIBILEKUAK: Haur Hezkuntzakoak, 2013 eta 2011 urte bitartekoak.
* BIHURRIKEIXETAN: Lehen hezkuntzako guztiak, 2010 eta 2005 urte bitartean.
Ordutegia goizez 10:00etatik 13:00etara izango dute eta Lehen Hezkuntzakoek, arratsaldez ere parte hartzeko aukera izango dute 15:30etatik 17:30etara.
Zaintza zerbitzua egongo da, 9:00etatik 10:00etara bitartean printzipioz erdigunean bakarrik eta hezitzaileak arduratuko dira guneetara eramaten. Dena den, izena ematen duten kopurua eta adinaren arabera, aztertuko dugu auzoetan ere jartzea.
Izena emateko: Izen emate fitxa eta ordainagiria aurkeztu beharko dira. Kontuan izan, familia ugaria edo topakideko bazkide bazarete, %5eko deskontua izango duzuela. Bi baldintza hauek betetzen badituzue,%10eko deskontua izango duzue, beraz, diru sarrera egitean, deskontuak kontuan izanik egin beharko duzue (ordainketa haurraren izenean egin beharko da). Kasu hauetan agiriak ekarri beharko dituzue.
Aurrez adostutako ekintza batzuk:
v Haur hezkuntza:
–         Astean ur egun bat izango dute erdigunean, eguraldiak laguntzen                    ( igerilekuak jarriko ditugun egunak)
–Â Â Â Â Â Â Â Â Â Txiki festa
v Lehen hezkuntza:
–Â Â Â Â Â Â Â Â Â Irteera bat izango dute ordutegia luzatuko zaielarik: 10:00etatik 18:00etara.
–Â Â Â Â Â Â Â Â Â Osintxura gaua pasatzera joango dira.
–Â Â Â Â Â Â Â Â Â Igerilekura irteera
Aurtengo berrikuntzak:
–Â Â Â Â Â Â Â Â Â Uztailak 7an Udalekuetako jaia ospatuko dugu.
Iaz arte San Fermin eguna ospatu izan dugu, zezenekin batera entzierroa eginez. Iaz festa moldatu nahian, zezenak ez ateratzea erabaki genuen. Haurrak festako protagonista bihurtu nahi genituen eta horretarako, astean zehar hezitzaileekin batera, buru handiak prestatu zituzten taldeetan.
Balorazio positiboa izan zuen, beraz, aurten ere antzeko festa bat prestatzea aurreikusten dugu. Hala ere, haurrei hitza emango diegu eta beharbada, beste era bateko jaialdia burutuko dugu.
–Â Â Â Â Â Â Â Â Â Azken festa udalekuetako parte hartzaileen artean erabakitako eguna izango da.
Nagusienentzat eskaintza:
–Â Â Â Â Â Â Â Â Â Udaleku irekietako esku orrian 9-12 urte bitartekoentzat udaleku itxien aukera ere sartu dugu, adin tartearen arabera udaleku ireki edo itxietan izena emateko aukera izango dutelarik. Udaleku itxi hauetan Askizura joateko aukera izango dute 2007-2005 urte bitartean jaiotakoek. Uztailaren 2tik 9ra izango da. Hemen ere deskontuak egongo dira familia ugari eta Topakideko bazkide direnentzat
ASTEKAKO UDALEKUAK
Iaz froga gisa jarritako astekako udalekuak ondo baloratu zirenez, aurten ere asteka izena emateko aukera egongo da. Hiru adin tarte sailkatu ditugu eta adin tarte bakoitzean gutxienez 10 pertsonak izena eman beharko dute taldea osatu dadin.
Udaleku mota hau erdigunean bakarrik gauzatuko da.
Adin tarteen sailkapena hauxe da:
–Â Â Â Â Â Â Â Â Â 2014-2011 urte bitartean jaiotakoak.
–Â Â Â Â Â Â Â Â Â 2010-2008 urte bitartean jaiotakoak.
–Â Â Â Â Â Â Â Â Â 2007-2005 urte bitartean jaiotakoak.