Skip to main content

Joan den ikasturtean Pirritx, Porrotx eta Marimototsek opari eder eder bat egin ziguten, Borobilean diskan TXATXILIPURDI izeneko abestia sortu zuten. Maiatzean Arrasateko kaleetan zehar abestiaren bideoklipa grabatu genuen pailazoen eta inguruko haur, nerabe eta familien laguntzarekin. Orain, bideoklipa aurkeztu dugu eta oso pozik gaude emaitzarekin!

Txatxilipurdiren ametsak irudikatu nahi izan ditugu irudietan, jolasaren aldarrikapena egin eta naturarekiko harremana, kalean jolastea, aniztasuna eta euskara jarri nahi izan ditugu erdigunean.

Atzo Porrotxekin batera aurkeztu genuen bideoklipa Kulturaten. Hemen behean dituzue ekitaldiko argazkiak.

Mila pila eskerrik asko Pirritx, Porrotx, Marimotots eta Katxiporretako lan talde osoari!

Amestu ta asmatu

Berriz amestu

Mundua aldatu

euskaraz txatxi

Txatxilipurdi

TXATXILIIPURDI BIDEOKLIPAREN AURKEZPENA