Bigarren urtez jarraian egin dizuegu galdera! Prest zaudete Putzuetan plast! egiteko??
Azken hilabetean,  berriz ere  Euskal Herriko hamaika putzutatik iritsi zaizkigu Putzuetan Plast! egiteko esperientzia bizigarri eta gozagarriaren lekukotzak jasotzen dituzten argazki eta bideoak.  Zein sinple eta zein eder! Eskerrik asko argazkiak bidali dituzuen guztioi. Aupa Zuek!
Ekimen honekin putzuetan salto egin eta plast! egitearen sinpletasuna baliatu nahi dugu bestelako hausnarketak ere sortzeko. Naturarekin dugun harremanaz edo hotz eta euriaren aurrean ditugun jarrerez tarte batez hitz egiteko aitzakia sortu nahi izan dugu.
Hona hemen aurtengo argazkiak.