Skip to main content

Asteburu honetan Errenteriko Udalak antolatutako Hezitzaile Eskolan parte hartu dugu, kalitatezko hezkuntza ez formala sustatzeko asmoz hezitzaileentzako 7 prestakuntza saio monografiko antolatu dituzte: Haur eta Nerabeen Parte Hartzea, Hezkidetza, Sexualitatea, Sormena, Gazteak eta Drogak, Hizkuntzaren Kudeaketa… dira landuko diren gaietako batzuk.

Txatxilitik, Haur eta Nerabeen Parte Hartzearen inguruko saioa eskaini dugu, 3 orduko saio hau Oarsoirriakeko kideekin elkar- banatuz. Guk gaia teorian landu dugu eta beraiek adibide praktiko batekin borobildu dute saioa.

25 hezitzailek parte hartu dute, saio dinamikoa izan da eta hausnarketa zein talde lanaren bitartez benetako parte hartzeaz, parte hartze maila ezberdinez eta prozesu parte hartzaile batek izan beharreko baldintzez eta berau nola gauzatu daitekeen hausnartu dugu.

Goiza emankorra izan da eta oso gustura egon gara.Cv7EAs8WgAEVqiaArgazkiak OARSOIRRIAK