Skip to main content

Oñatiko Txipistin zerbitzurako hezitzaile bila gabiltza.
Lanpostuaren ezaugarriak:

  • Txipistin zerbitzuan hezitzaile lanak burutu:
    • Jatorri anitzeko haur eta nerabeekin euskara lantzeko metodologiak aurrera eramatea.
    • Haur eta nerabeen ikasketetan aurrera egiten laguntzea
    • Bere adineko neska mutikoekin harreman naturalak lortzea.
  • Haur eta nerabeekin harremanak sortu
  • Lan hezitzaile eta euskalduna burutu

Bete beharreko baldintzak:

  • Gizarte hezkuntza Gradua izan edo Heziketaren zein Gizarte Zientzien arloan goi mailako beste titulazioa (Pedagogia, Psikologia, Psikopedagogia, Magisteritza…)
  • EGA edo baliokidea.

Kontuan hartuko da:

  • Oñatikoa izatea
  • Antzeko lanean esperientzia
  • Talde lanean lan egiteko gaitasuna
  • Lanerako prestutasuna
  • Euskara Elkarte edo euskalgintzako beste erakundeetan izandako esperientzia
  • Herrigintzan izandako ibilbidea

Eskaintzen den lanaldia:

  • Ekintza zuzena: Astelehenetik ostegunera 17.00-20.00 eta ostiralean 17.00-19.00.
  • Prestaketa orduak: Astean 6,5 ordu.  Koordinazio bilerak ostegunetan 15.30-17.00.
  • Kontratuaren iraupena: 2019ko martxoaren 4tik ekainera arte.

Aukeraketa prozedura:

  • Bidali zure curriculuma email honetara (kultura@txatxilipurdi.com) otsailaren 21etik otsailaren 27ra.
  • Elkarrizketak: Otsailak 28 eta martxoak 1
  • Lanean hastea: martxoaren 4 (moldagarria da).

Zalantzarik izanez gero, deitu lasai Txatxilipurdiko 943 79 54 46 edo 688 651 205 telefonora eta Anegatik galdetu.