Txatxilipurdi elkarteak kudeatuko du aurten Oñatiko Lizaur Kaleko 5ean daogen Txaloka udal ludoteka. Gogotsu eta ilusioz ekin diogu erronka berriari gure proiektu hezitzailea bertako udal eta hezitzaileekin garatu eta hezkuntza ez formalean bidea egiteko.
Udalak bereziki babesten du ludoteka proiektua. Hala, eta promozio bide gisa, bertako matrikula tasa % 70 merkatzea onartu zen 2014ko ordenantza fiskaletan. Hala, kuotak errebisatuta, haur bati dagokiona urte osoko matrikula 60 euro izango da, bigarren seme-alabarena, 50 € eta hirugarrenarena, 40 €. Aurrerantzean, Leire Zumalde eta Oihana Ugarte izango dira ludotekan arituko diren hezitzaileak.
Txatxilipurdik ez du Txaloka udal ludoteka zerbitzua soilik kudeatuko, Bertakotze Programaz eta uztaileko Udaleku irekiez ere arduratuko baita Ainhoa Erostarbe eta Xabier Pascual arduratzen dira.
Erronka berri oni ilusioz ekin diogu, herri berri batean bertako ezaugarri eta jentearekin ekingo diogu lanari! Ainara Kortabarria izango da bulegotik egitasmoa koordinatuko duena.