OinHerrik antolatuta, maiatzaren 21ean herri hezitzaileen jardunaldia egingo dugu Zestoako Herri Ikastetxean.
Herrietan haurrekin eta nerabeekin egiten ari diren hainbat praktika hezitzaile eta parte-hartzaile aurkeztuko dira, haien gainean gogoeta egin eta aurrera begira nola saretu aztertuko da.
EGITARAUA:
9:00etan: Ongietorria eta sarrera. Jardunaldiaren kokapena.
9:15ean: OinHerriren oin-harriak. Lorea Agirre
9:45ean: Herrietako aurkezpenak. Herrietan haurrekin eta nerabeekin egiten ari diren hainbat praktika parte-hartzaile.
11:30ean: Atsedena. Hamaiketakoa.
12:00etan: Lan-taldeak. Eztabaidarako eta adostasunerako guneak.
-Bakoitzaren beharrak agertzea.
-Beharrei nola erantzun hitz egitea.
-Aurrera begira, herri hezitzaileen sarea antolatzea.
13:00etan: Denon batzarra edota bateratze-lana.
-Lan-taldeetan hitz egindakoa aurkeztea.
-Aurrera begira nola jokatu adostera jotzea.
-…
13:45ean: Jardunaldiaren laburpena egin.
14:00etan: AMAIERA.
14:00etan: BAZKARIA (aurretik eskatua izango dutenentzat soilik).
Izena emateko epea, maiatzaren 15 arte dago zabalik. Lotura honetan eman daiteke: http://www.hikhasi.eus/matrikulab.php?id=58
PREZIOAK
Hik Hasi, Hazi Hezi edo Irria aldizkarietako harpidedunek; Herri Hezitzailea lantzen ari diren herrietako kideek, eta, OinHerri osatzen duten elkartekoek, 10 euro.
Prezio arrunta: 20 euro.
BAZKARIA: Zestoako “Gurutze taberna”n bazkaldu nahi duenak: + 20 euro.
Menua: Entsalada eta fritoak denontzat + oilaskoa edo legatza aukeratzeko + postrea + edariak + kafea.
Oharra: Zestoako BARBANTXO aisialdi taldeak Zaintza zerbitzua eskainiko du.