Ez ohiko egoeran jarraitzen dugun honetan, Txatxilipurdi Elkartetik , udalekuen inguruko hainbat ohar helarazi nahi dizkizuegu.
Gure udalekuetan izena emateko aukerak zabalik jarraitzen duen arren, irekietako astekako udalekuen eskaintza bertan behera uztea erabaki dugu. Bizi dugun egoera honetan, zaila egiten bait zaigu astekako udalekuen planteamenduarekin aurrera egitea.‼️Hala ere, udaleku irekietan 3 astez izena emateko aukera dago oraindik.
Udalekuak gauzatzeko aukera dagoen bitartean eta bizi dugun trantsizio fase honek aurrera egin ahala, udalekuen inguruko informazio berria helaraziko zaizue.
Bukatzeko, gogoratu ostiral honetan, maiatzak 8 bukatzen dela izena emateko epea.
Izena emateko
http://labur.eus/TXudalekuirekiak2020
Informazio gehiagorako 688 76 16 69