NORTZUK GARA
Irabazi asmorik gabeko euskara elkartea gara. 550 bazkideren babes sarea dugu eta hauetatik 9 kidek osatzen dute zuzendaritza batzordea.
Bestetik, 54 pertsonez osatutako lan talde profesionala dugu, koordinatzaile zein hezitzailez osatua. Berau ondorengo sailetan dago banatua; haur saila, gazte saila, kultura saila, guraso saila, berramesten saila eta koordinazio orokorra.
GURE MISIOA
Arrasatetik haur, nerabe eta familiekin aisialdi hezitzaile euskalduna lantzen dugu eta bizitzarako behar dituzten balore zein gaitasunak garatzen laguntzen diegu, hala nola, euskaltzaletasuna, feminismoa, parte hartzea, autonomia, naturarekin harremana eta aniztasunaren onarpena. Horretarako, hezkuntza ez-formaletik egiten dugu lan.
BERRAMESTEN IZAERA
Txatxilipurdi bat egiteak mundua beste modu batera gozatzeko eta ikusteko aukera eskaintzen du. Iraultzea ere bada beste modu bat iraultza egiteko. Gozamena eta konpromisoa horrela astintzen ditugu gure gorputz eta buruekin. Eta ondoren, noski, hankak lurrean jarri eta zutitu egiten gara, guk sentitu eta bizitutakoa inguruan eragin eta aurrera egiteko.
Elkarte barruan badago ildo pedagogikoa zaindu, elikatu eta berristen duen saila da. Sentsu honetan, azken 10 urteetan interesgarriak iruditu zaizkigun 3 liburu euskaratu ditugu; Francesco Tonucciren Haurren hiria, Heike Freireren Berdean hezi eta Marshall.B.Rosenbergen Komunikazio Ezbortitza. Euskaratzeaz gain, elkartearen egiteko moduetara ere ekarri ditugu, gure zerbitzuetako eskuhartzeetan berauek txertatuz.
HERRIGINTZA
Herrigintzatik sortu ginen eta herrian eragiten jarraitzen dugu. Erantzukizunez eta anbizioz bizi dugu gure baloreen transmisioa egiteko daukagun ardura. Mundu hobe batekin amesten dugu eta amets horrek gidatzen ditu eragiten ari garen eta eragin nahi ditugun aldaketak.