Skip to main content

Azken hamarkadetako garapen ereduak natur eremuetatik urrundu eta hormigoizko hiri  handietara bizitzera eraman gaitu. Honek, naturak eguneroko bizimoduan aurrera egiteko  eskaintzen dizkigun baliabideei muzin egitea ekarri du.  

Naturatik urruntzeak,  kultura oso baten galera suposatzen du: jakituria, ohitura, erritu, legenda eta kontakizun herrikoiak; zuhaitz, landare eta animalien ingurukoak; landa eremuaren, urtaroen eta, oro har, lurraren ingurukoak; osasuntsu bizitzen laguntzen zigutenak eta, batez ere, gure bizitzari benetako zentzua ematen ziotenak.

Aldi berean argi dugu, natura ordezkorik ez duen osasun, ongizate, ikasketa eta sormen iturri agorrezina dela eta hau horrela, beharrezko ikusten dugu natur guneekiko atxikimendua areagotzeko dinamikak sortzea.

Zentzu horretan, Leintz Eskola Kirola, Besaide Mendi Elkartea, Gaztetxeko Guraso eta Haur Asanblada, Udalako Ingurumen Eskola, Guraso.eus eta Txatxilipurdik elkarlanean,Naturan Jolasean jaialdiaren 9. edizioa antolatzeko lanei ekin diogu beste behin.

Jarraian aurtengo proposamenaren nondik norakoak:

MAIATZAK 19 (igandea):

10:00etan/12:00etan ESPEOLOLOGIA TXANGOA – Montxongo kobaren barna, LH 3/4ko haurrei zuzendua eta bi txandatan banatua.

* Izen ematea ikastetxeetako LEK-eko koordinatzaileen bidez egin beharko da.

Euria bada: alertarik ezean ekintza aurrera aterako da.

MAIATZAK 23 (osteguna):

17:00etan MURAL MARGOKETA – Biteri plazan

17:30ean KALEJIRA BERDEA – Biteritik Monterronera

18:00etan ADI NATURA LIBURU BERRIEN AURKEZPENA ETA EKINTZA GIDATUA – Monterronen. (Sua argitaletxearen eskutik.)

Euria bada: ekintzak Aldai parkean egingo dira.

MAIATZAK 25 (larunbata):

18:00etan ZIORLAKO BEGIRATOKIRA IGOERA – Zaldibarretik abiatuta.

19:30ean *PRAKTIKA ONAK MENDIAN TAILERRA – Ziorlako begiratokian.

(Amaia Etxebeste mendi gidariaren eskutik).

20:30ean AFARIA – Zeuk ekarri eta bertan jan.

21:30ean *GAUBELA MITOLOGIKOA SUA ROL JOLASAREKIN

Ondoren *VIVAK egiteko aukera – Ziorlako begiratokian.

MAIATZAK 26 (igandea):

08:30ean *HERRI GOSARIA

09:30ean JAITSIERA

Euria bada: alertarik egon ezean, Amaia Etxebeste mendi gidariaren tailerra aurrera aterako da. Vivak eta gosaria bezperan baloratuko dira.

* Goian aipaturiko hainbat ekintzetan (Praktika onak mendian tailerra, gaubela mitologikoa, Vivak gaua eta herri gosaria) izena ematea beharrezkoa izango da.

Izena emateko Txatxilipurdiko bulegoan edo ondorengo loturan: https://labur.eus/NaturanJolasean2024

Animatu gurekin batera, NATURAN JOLASTUZ GOZATZERA!