Kultur artekotasuna lantzeko jolasak biltzen zituen KD a kaleratu genuen 2005. urtean. 3-16 urte bitarteko haur eta gazteekin burutzeko aproposak diren munduko jolasak bildu genituen.
Bost kontinente ezberdinetan bildutako 100 jolas baino gehiago jaso genituen,jolas bakoitzari bere fitxa gehituz: izenarekin, jatorria, azalpena, materiala, adina…
KD honetan jaso zen munduko jolasen bilduma, esparru ez formalaren testuinguruan erabiltzeko diseinatu zen heziketa baliabide bat bezala aurkeztu genuen. Baliabide hau heziketa tresna gisa erabiltzeko, jolasen fitxez gain , jolas hauek erabiltzeko gida eta hausnarketa ere plazaratu genuen. Jolasa zergatik eta zertarako den eta izan den azaltzen saiatu ginen. Jolasaren historiaz ere hausnartu genuen jendarte eta kultura ezberdinetako adibideak aurkeztuz.
Baina esan dugu kultrartekotasuna lantzeko bilduma izan zela; zer da baina kulturatekotasuna, nola ulertzen dugu guk hau? Honen inguruko printzipio eta jarrera nagusiak zerrendatu genituen eta munduko jolasen eta honen arteko loturak egin genuen.
Hamar urte igarota, guzti hau eta jolasaren historiaren inguruko bitxikeria ezberdinak jarri ditugu eskuragarri gure webgunean, bakoitzak bere ordenagailura jaisteko aukera edo eta interneten nabigatzeko aukerarekin. Sartu, ikusi eta gozatu!