LUDOTEKAK ETA GAZTELEKUAK
Haur eta nerabeentzako espazio hezitzaileak kudeatzen
ditugu, izan aste barruan zein asteburuetan
Espazio hauetako erabiltzaileen iritzi zein beharretatik abiatuz garatzen dugu programa hezitzailea
Esku hartze hauen bidez, euskaltzaletasuna, feminismoa, parte hartzea, autonomia, naturarekiko harremana, aniztasunaren onarpena eta tratu onetan oinarritutako harremanak garatzen saiatzen gara. Zerbitzu hauek, lau paretetatik haratago eragitea dute helburu, komunitateko parte aktibo izan zein eragile ezberdinekin saretuz.
Azkenik, aipatu beharra dago, berauek tokian tokiko behar eta ezaugarrietatik abiatuz diseinatzen ditugula.