Skip to main content

Pasa den larunbatean, ludoteka ibiltaria Musakola auzoan egon zen aurtengo ibilerari hasiera ematen.

Poliki poliki haur eta nerabeak gerturatzen hasi ziren eta hasiera batean 8ko taldearekin zer egin adostu zuten arren, bukaerarako 30 parte hartzaile animatu ziren.

Hainbat ekintza Aurrera eraman ziren: mural iragarlea egitea, mahai jolasak, pin-pon eta billarreko saioak, kanpo espazioan; patineteekin, baloi eserian… Baina denen artean adostutako ekintza arrakastatsuena napolitanak egitea izan zen. Aurrez erosketen zerrenda egin, auzoko komertzioetara erostera joan eta napolitanak egin ostean, gustura jan zituzten.

Talde anitza izan zen generoari eta adin tarteri dagokionez. Batez ere 8 urtetik 12 urtera bitartekoak egon ziren.

Helduei dagokionez, bakarra animatu zen eta datozen asteburuetan gehiago animatzea espero dugu, oso aberasgarria baita hauek jolasean eta euskaraz egiten entzutea haur eta nerabeentzat.

Datorren asteburura begira, proposamen batzuk luzatu zituzten: pizzak egitea, skate parkera joatea eta jolas erraldoiak.

Egunean bertan animatzen diren guztiekin ekintza hauek aurrera eraman edo ez, adostuko dute.

Otsailak 11, goizeko 10:30etan Musakolako gaztetxoko atarian elkartuko gara, zatoz!

IMG-20170206-WA0000

IMG-20170206-WA0002

IMG-20170206-WA0003

IMG-20170206-WA0004

IMG-20170206-WA0010

IMG-20170206-WA0005