Ludoteka Ibiltariak Musakolan azken geldialdia egingo du aurtengoz.
Pasa den asteburuan eguraldi oso txarra egin arren, aurrez adostutakoa aurrera eraman ahal izan zuten bertako estalpeari esker. Balanze bike, pedaloak, patineteak…ibilbideak egin eta ederto pasa zuten gerturatutakoek.
Ludoteka Ibiltariak Musakolan azken geldialdia egingo du aurtengoz, eta honen berri eman dezazuen idazten dizuet.
Batzuk kanpoan jolasten zuten bitartean, beste batzuk barruan muralak egin eta mahai jolasekin aritu ziren.
Asteburu honetan, Martxoak 5, Pin-pon lehiaketa egitea adostu zuten. Beraz, pin-pon lehiaketa eta beste hainbat ekintza egiteko aukera egongo da.
Gogoratu ordutegia goizeko 10:30etatik eguerdiko 13:30etara dela eta 3-12 urte bitarteko haur eta gazte guztiak
gonbidatuta zaudetela. Bai eta hauen arduradun edo gurasoak ere. Musakolako Gaztetxokoa izango da elkargunea.
Musakolatik ,jarraian San Andres auzora joango gara Martxoaren 12an. Bedoñabeko herri eskolan elkartuko garen arren, auzoko beste txoko batzuk ere bisitatuko ditugu eguraldiaren laguntzaz.
Dena den, lehenengo Musakolan elkartuko gara martxoak 5ean. Bertan parte hartzera animatu nahiko genituzkeArrasatearrak.