Skip to main content

Musakola auzoko azken ludoteka ibiltarian 31 parte hartzaile animatu ziren. Giro ederrean egitasmo ugari egiteko aukera izan zuten; dantza, makedorekin txabolak, akrobaziak, krepak egin zituzten, pin-ponean aritu ziren, futbolean…

Adin tarte ezberdinetako haurrek parte hartu zuten baina elkarrekin oso ondo moldatu ziren. Aurtengoz Musakola auzoko ludoteka ibiltariari agur esan diogu baina orain San Andres auzoan egongo gara.

San Andres auzoan, aurten elkargunea aldatu dugu: ARIMARUZI PLAZAN elkartuko gara martxoak 10ean goizeko 10:30etan. Gerturatzen direnekin adostuko dugu gunez aldatu edo bertan gelditu ekintzak egiten. Baliteke auzoan zehar hainbat gune ezberdinetara mugitzea baina ala izanez gero, oharra utziko dugu elkargunean non gauden azalduz eta bertara gerturatzeko gonbita eginaz.

Auzoz aldatzean parte hartzaileak ere ezberdinak izango dira seguruenik beraz, egunean bertan erabakiko dugu zer egin eta non.

Beti bezala 3-12 urte bitarteko guztiak daude gonbidatuta eta hauen arduradunak ere ongi etorriak izango dira.

San Andres auzoan martxoak 10, 17 eta apirilak 14 eta 21ean egongo gara. Udaberriko oporretan herritik kanpo izaten garenez asko ludoteka ibiltariak ere oporrak hartuko ditu.

Datorren larunbatean beraz, martxoak 10ean, Arimazuri plazan elkartuko gara goizeko 10:30etan. Zain izango gaituzue, animatu!