Ludoteka ibiltariak 4 geldialdi egin ditu otsailean zehar Musakola auzoan. Martxoan San Andres auzora mugituko da.
Musakolan, haur, haur-nerabe eta guraso edo helduek parte hartu dute. Zapatu oro jende asko animatu da eta ekintza ugari egin dira txoko ezberdinetan, hala nola, makedo, sormen txokoak, sukalde txokoak, areneroaz, lurra eta honen manipulazioa, plastilinaz… eta azken asteburu honetan inauteriak ere ospatu dituzte desfile eta guzti.
Datorren zapatuan hasita, martxoak 5, 12, 19 et a 20an San Andres auzoan egongo da Ludoteka ibiltaria.
Elkargunea, Arimazubi plaza izango da eta goizeko 11:30etatik 13:30etara bitartean 3-12 urteko haur zein haur-nerabeek bertan ekintza ugari eginaz goiza primeran pasatzeko aukera izango dute. Aipatu baita ere, guraso edo arduradunak gonbidatuak izango direla euskaraz ekintzetan parte hartzera.
Animatu eta gerturatu Arimazubira!