Ludoteka ibiltaria pasa da jadanik Musakola auzotik.
Oraingoan, San Andres auzora salto egingo dugu eta datozen 4 larunbatetan bertan izango gara ekimen ezberdinak proposatzen eta euskaraz gozatzen.
Txoko ezberdinak jarri eta aukera anitzak izango dituzte parte hartzaileek sormena lantzeko, harremanak egiteko, mahai jolasak ikasteko, norbere gaitasun eta abileziak erakusteko…
Arimazubi plaza izango dugu elkargunea goizeko 11:30etatik eguerdiko 13:30etara bitartean bi hezitzaile bidelagun izango direlarik.
Egunak berriz, hauek izango dira: Martxoak 11, 18, 25 eta apirilak 1.
3-12 urte bitartekoek eta hauen guraso edo arduradunek izango dute aukera parte hartzeko.
Bestalde, 3 urtetik beherakoei ere aukera zabalduko diegu parte hartzeko, beti ere heldu baten laguntza eta ardurapean.
Beraz, animatu eta gerturatu Arimazubira zapatu honetan 11:30etan, goiz atsegin zein jostagarria pasako dugu!