Skip to main content

Pasa den asteburuan 3. aldiz egon da  ludoteka ibiltaria eta bertan 7 parte hartzaile egon dira. Oraingoan ez da jende asko hurbildu baina ederto pasa zuten.

Baliteke eguraldi txarra izatea honen arrazoia edo herrian bertan, beste tailer eta egitasmo batzuek aurrera eraman zirenez, honen eragina izatea.

Jolas erraldoiekin jolasten aritu ziren eta mahai jolasak ere erabili zituzten. Datorren asterako ez zuten proposamenik luzatu baina kontuan izanik aurtengo ludoteka ibiltariaren azken eguna dela parte hartzaile ugari espero dugu.

San Andresen egingo den azken ludoteka ibiltaria izango da apirilaren 1ean egingo duguna eta honekin agurtuko  dugu datorren urtera arte ludoteka ibiltaria.

Azken asteburu honetan parte hartzera animatu nahiko genituzke San Andres auzoko naiz Arrasateko haur, nerabe eta hauen guraso edo tutoreak. Goiza euskaraz jolastuz primeran pasa eta lagun berriak eginaz gozatzeko.

Elkargunea, Bedoñabe herri eskolako patioa izango da eta 10:30etatik aurrera bertan izango dira hezitzaileak.

ANIMATU!!!