Skip to main content

Hilabete berriarekin batera, Ludoteka Ibiltaria ere auzoz aldatuko da. Oraingoan, Erguin auzoan egingo dugu geldialdia martxoko 4 zapatu goizetan, martxoak 1, 8, 15 eta 22.

Larunbat honetan inauteriak izanik, egun berezia izango da ludoteka ibiltarian,  zirko bihurtuko dugu. Aurpegi margoketa, malabarak, pedaloak, hankapaloak, diaboloak, uztaiak… material ugari eta ondo pasatzeko irrikaz izango gara.

Mozorrotuta etortzera animatzen zaituztegu!

Itxaropena plaza izango da elkargunea eta goizeko 11:30etatik 13:30etara bitarte izango gara bertan.

Gainontzeko larunbat goizetan, txoko ezberdinak jarri eta aukera anitzak izango dituzte parte hartzaileek sormena lantzeko, harremanak egiteko, mahai jolasak ikasteko, norbere gaitasun eta abileziak erakusteko edota gustuko dituzten ekintzak proposatzeko.

3-12 urte bitartekoek eta hauen guraso edo arduradunek izango dute aukera parte hartzeko.