Skip to main content

Txatxilipurdiren eskutik, badator aurten ere Ludoteka ibiltaria Arrasateko auzoetara.

Otsailean hasiko da eta maiatzera arte zapatu goizetan egitasmoaz gozatzeko aukera egongo da auzo ezberdinetan.

Urtero lez, Musakola auzoan hasiko da ibilbidea. Bertan Gaztetxoko atarian elkartu eta 2 orduz ludotekaz gozatzeko aukera egongo da 2 hezitzaileren bide-laguntzaz, material  eta baliabide ezberdinak parte hartzaileen eskura jarriz.

Egitasmoan 3-12 urte bitarteko haur eta aurre-nerabeek parte hartzeko aukera izango dute, baita hauen arduradun edo gurasoek ere.  Ekintzak, parte hartzaileekin batera adostu eta denen gustukoak antolatzen saiatuko gara.

Auzo ezberdinetan, aisialdi hezitzaile euskaldunaz  gozatzeko aukera paregabea da Ludoteka ibiltaria. Parte hartzaileei sormena garatzeko, harremanak egiteko, parte hartzea sustatzeko, naturarekin harremantzeko eta beste hainbat helburu hezitzaileri bide emanez.

Aipatu bezala, Musakola auzoan hasiko da ludoteka ibiltaria, ondoren San Andresera mugituz eta bukatzeko Erguinen parada eginez. Jarraian datak:

–          Musakola auzoan: otsailak 4,11, 25 eta martxoak 4an.

–          San Andres auzoan: martxoak 11, 18, 25 eta apirilak 1ean

–          Erguin auzoan: apirilak 22, 29 eta maiatzak 6, 13an.

Inauteri asteburuan txanda pasa egingo da herrian beste hainbat ekintza izaten direla medio eta udaberriko oporretan ere ez da egitasmoa gauzatuko.

Ordutegiari dagokionez, 11:30-13:30 izango da aipatutako datetan.

Parte hartzea librea da eta askatasunez jolas egiteko gunea eta laguntza eskainiko da.

Animatu eta gerturatu ludoteka ibiltarira!