Skip to main content

San Andres auzoko lehenengo ludoteka ibiltarira ez zen jende gehiegi hurbildu baina harremanak egiteko eta elkar ezagutzeko tarte bikaina izan zuten.
Arimazuri plazan elkartu eta auzoan zehar musika doinuen laguntzaz taldetxoa osatu zuten.
Elkarrekin euskaraz jolastu eta San Andreseko Gaztetxokora hurbilduaz, sukaldari lanak egin zituzten. Aurrez, pizza eta hojaldrezko eguzkilorea egitea adostu eta erabaki zuten eta talde txikia izatean, dena egiteko aukera izan zuten: auzoan erosketak egin, denen artean sukaldatu, labean zegoenean jolastu eta ondoren hamaiketako ezin hobeaz gozatu.
Datorren asteburuan ere San Andres auzoan egongo gara, Arimazuri plazan elkartu eta zer egin erabakiko dugu. Aste honetan botatako proposamenak: aurpegi margoketa egitea, sukaldaritza eta ping-pongean jolastea izan dira.
Animatu! Martxoak 17an goizeko 10:30etan Arimazuri plazan elkartuko gara.