Skip to main content

Arrasateko udal ludoteka eta gaztetxokotan ordezkapenak egiteko lan poltsa bat egin nahi dugu. Aisialdian lan egiteko hezitzaile bila gabiltza.

Lanpostuaren ezaugarriak:

  • Ludoteka eta gaztetxokotan hezitzaile lanak burutu
  • Haur eta nerabeekin harremanak sortu
  • Lan hezitzaile eta euskalduna burutu

Kontutan hartuko da:

  • Euskarazko EGA titulua edo baliokidea izatea
  • Begirale titulua izatea
  • Arrasate edo ingurukoa izatea
  • Antzeko lanean esperientzia izatea
  • Talde lanean lan egiteko gaitasuna
  • Lanerako prestutasuna
  • Euskara Elkarte edo euskalgintzako beste erakundeetan izandako esperientzia
  • Herrigintzan izandako ibilbidea

Eskaintzen den lanaldia:

  • Ordezkapenak egitea:
    • Ludoteka: astelehenetik ostiralera. Arratsaldez.
    • Gaztetxoko: astean zehar eta asteburuetan. Arratsaldez

Aurkeztu beharrekoa:

  • Bidali curriruluma helbide honetara: (idazkaritza@txatxilipurdi.com)
  • Ludotekan edo gaztetxokoan lan egiteko lehentasunik izanez gero, zehaztu ezazu emailean.

Zalantzarik izanez gero, deitu lasai Txatxilipurdiko 943 79 54 46 telefonora.