Skip to main content

Kaixo lagun,

Aretxabaletako gaztelekuan hezitzaile gisa aritzeko lanpostu bat bete behar da epe laburrean.

             Lanpostuko eginkizunak:

  • Lan hezitzaile eta euskalduna burutu.
  • Nerabezaro garaian dauden gazteekin harremanak sortu.
  • Gaztelekuko dinamika kudeatu.
  • Formazio eta kudeaketa bileretan parte hartu.
  • Lan zuzenari loturiko txostenak edota dokumentazioa egin.    

             Beharrezkoa izango da:

  • Gutxienez, erdi edota goi mailako titulazioa izan beharko da. Hobetsiko da Gizarte Hezkuntza Gradua edo Heziketaren zein Gizarte Zientzien arloan eduki daitezkeen bestelako Gradu batzuk (magisteritza, pedagogia, psikologia, soziologia, …).
  • Europako Erreferentzia Markoaren Euskarako C1 gaitasun maila egiaztatu beharko da.
  • Gaiarekin lotutako formazio ikastaroak izatea.
  • Delitu sexualen eza adierazten duen agiria aurkeztu beharko da lanean hasteko.

             Kontutan hartuko da:

  • Begirale titulua izatea
  • Aretxabaletakoa izatea
  • Ikasketak
  • Esperientzia
  • Talde lanean aritzeko gaitasuna
  • Lanerako prestutasuna
  • Euskara Elkarte edo euskalgintzako beste erakundeetan izandako esperientzia
  • Herrigintzan izandako ibilbidea
  • Gidabaimena izatea

Eskaintzen den lanaldia:

  • Ordukako kontratua (45 ordu hilean minimoa):
  • Ostegunetik igandera arratsaldez eskuhartze zuzena nerabeekin (Aretxabaletan).
    • Astean behin, koordinazio bilera.
    • Astean zehar bilera eta aurreprestaketa orduak (beharrezkoa denean)
    • Hiruhile amaieran, ekintza bereziak (aurretiaz hauen prestaketa). Irailetik – Uztailera ( biak barne)
    • Hiruhileko amaieran memoriaren gauzatzea eta honen aurkezpen bilera udaletxean.
  • Kontratuaren iraupena: Irailean hasita hiru hilabeteko probaldia (jarraitzeko aukerarekin).

Aukeraketa prozedura:

  • Lan eskaintza deialdia: Irailak 2
  • Aurkezteko epea: Irailak 8
  • Aurkeztu beharrekoa:
  • Elkarrizketak: irailaren  10tik irailaren 12ra bitarte.

Zalantzarik izanez gero, deitu lasai Txatxilipurdiko 943 79 54 46 eta Alaitz-egatik galdetu.