Skip to main content

Kaixo lagun,

Tren Geltokiko gaztegunean hezitzaile gisa aritzeko lanpostu bat bete behar da epe laburrean. 

Lanpostuko eginkizunak:

  • Lan hezitzaile eta euskalduna burutu.
  • Nerabezaro garaian dauden gazteekin harremanak sortu.
  • Gaztetxokoetako dinamika kudeatu.
  • Udaldian (uztailean) hezitzaile lanak burutu: udaleku itxi edota Udaixen

Eskaintzen den lanaldia:

  • Jardun erdiko lan kontratua:
    • Asteazkenetik igandera arte, arratsaldez.
  • Kontratuaren iraupena:ikasturte amaiera arte (uztaila) luzatzeko aukerarekin.
    • Lanean hastea: azaroa.

*Ikasturtean zehar hainbat bilera zein formazio antolatzen dira. Hauetako batzuk goizetan izaten dira beraz, ordutegi aldetik malgutasuna izatea baloratuko da.

Beharrezkoa izango da:

  • Gutxienez, erdi edota goi mailako titulazioa izan beharko da. Hobetsiko da Gizarte Hezkuntza Gradua edo Heziketaren zein Gizarte Zientzien arloan eduki daitezkeen bestelako Gradu batzuk (magisteritza, pedagogia, psikologia, soziologia, …).
  • EGA edo bere baliokide bat edukitzea. Titulurik ezean, langileak euskara menperatzen duela egiaztatu beharko du froga baten bitartez.
  • Izaera sexualeko delitu ezaren agiria aurkeztea.

Kontutan hartuko da:                            

  • Gaiarekin lotutako formazio ikastaroak izatea
  • Begirale titulua izatea
  • Arrasatearra izatea
  • Talde lanean aritzeko gaitasuna
  • Lanerako prestutasuna
  • Euskara Elkarte edo euskalgintzako beste erakundeetan izandako esperientzia
  • Herrigintzan izandako ibilbidea
  • Gidabaimena izatea

Aukeraketa prozedura:

  • Curriculum eguneratua aurkeztu: azaroaren 7tik 14ra bitarte, l.aranzabal@txatxilipurdi.eus helbidera bidalita
  • Beharrezkoa ikusten bada, elkarrizketak egingo dira.

Zalantzarik izanez gero, 943795446 telefonora deitu eta Leire Aranzabalengatik galdetu.