Kaixo lagun,
Oñatiko Txipistin programan ( jatorri anitzeko oñatiarrentzako zerbitzuan ) ordezkoen lan poltsa eratzeko hezitzaile bila gabiltza.
Lanpostuaren ezaugarriak:
- Txipistin zerbitzuan hezitzaile lanak burutu:
- Jatorri anitzeko haur eta nerabeekin euskara lantzeko metodologiak aurrera eramatea.
- Haur eta nerabeen ikasketetan aurrera egiten laguntzea
- Bere adineko neska mutikoekin harreman naturalak lortzea.
- Haur eta nerabeekin harremanak sortu
- Lan hezitzaile eta euskalduna burutu
Bete beharreko baldintzak:
- Gizarte hezkuntza Gradua izan edo Heziketaren zein Gizarte Zientzien arloan goi mailako beste titulazioa (Pedagogia, Psikologia, Psikopedagogia, Magisteritza…)
- EGA edo baliokidea.
Kontuan hartuko da:
- Oñatikoa izatea
- Antzeko lanean esperientzia
- Talde lanean lan egiteko gaitasuna
- Lanerako prestutasuna
- Euskara Elkarte edo euskalgintzako beste erakundeetan izandako esperientzia
- Herrigintzan izandako ibilbidea
Eskaintzen den lanaldia:
- Ekintza zuzena: Astelehenetik ostegunera 17.00-20.00 eta ostiralean 17.00-19.00.
Curriculumak jasotzeko prozedura:
- Bidali zure curriculuma helbide hauetara: m.zubia@txatxilipurdi.eus
- Jasotako kurrikulumen artean, perfilaren arabera jarriko gara zuekin kontaktuan beharraren arabera.