Skip to main content

ARRASATEKO GAZTETXOKO ETA LUDOTEKETAKO ANIZTASUN HEZITZAILEAREN LAN POLTSA IREKIERA 2022-2023

Arrasateko ludoteka eta gaztetxokoetako aniztasun hezitzailearen lan postua osatu nahi dugu.

Lanpostuen ezaugarriak:

  • Lan hezitzaile eta euskalduna burutu.
  • Haurtzaro eta nerabezaro garaian dauden haur eta gazteekin harremanak sortu.
  • Zerbitzuen jarraipena egiteko lantaldeetan parte hartu.
  • Sare lana bultzatu, haurrekin eta nerabeekin lan egiten duten gainerako sistema eta eragileekin elkarlana sustatuz.
  • Behar bereziak dituzten haur eta nerabeei zuzeneko arreta eskaini.
  • Proiektu Hezitzailearen garapenean parte-hartu.

Kontutan hartuko da:

  • Goi Mailako Heziketa Zikloa Gizarte Integrazioan
  • Gradu ikasketak:
    • Magisteritza Hezkuntza Berezian
    • Psikologia
    • Pedagogia
    • Gizarte Hezkuntza
    • Gizarte Langintza
  • Euskara C1 gaitasun maila izatea.
  • Lanpostuari lotutako bestelako formazioak izatea.
  • Begirale titulua izatea.
  • Arrasatekoa izatea.
  • Lanerako prestutasuna izatea.
  • Herrigintzan izandako ibilbidea.

Eskaintzen den lanaldia:

Jardun erdiko lan kontratua, arratsaldez, astelehenetik ostiralera.

  • Prestaketa orduak: beharraren arabera.
  • Ordutegi malgutasuna baloratuko da.

Aukeraketa prozedura:

  • Bidali zure curriculuma bi helbide hauetako batera:
  • Otsailaren 27tik martxoaren 10era bitarte.
  • Jasotako kurrikulumen artean, perfilaren arabera jarriko gara zuekin kontaktuan.

Zalantzarik izanez gero, deitu lasai Txatxilipurdiko 943 79 54 46 telefonora eta  Leire edo Amaiagatik galdetu.