Skip to main content
Eskoriatzako Gaztelekuan hezitzaile lanpostu bat bete behar da epe laburrean.
Lanpostuaren ezaugarriak:
  • Lan hezitzaile eta euskalduna burutu
  • Nerabezaro garaian dauden gazteekin harremanak sortu
  • Gaztelekuko dinamika kudeatu

Kontutan hartuko da:

  • Begirale titulua izatea
  • Eskoriatzakoa izatea
  • Ikasketak
  • Esperientzia
  • Talde lanean lan egiteko gaitasuna
  • Lanerako prestutasuna
  • Euskara Elkarte edo euskalgintzako beste erakundeetan izandako esperientzia
  • Herrigintzan izandako ibilbidea
  • Gidabaimena izatea
Eskaintzen den lanaldia:
  • Ordukako lanaldia
  • Eskuhartze ez zuzena: astean zehar koordinazio bilera bat
  • Eskuhartze zuzena: ostiral, larunbat eta igandean arratsaldez
  • Kontratuaren iraupena: uztailaren 31a arte
Aukeraketa prozedura:
  • Lan eskaintza deialdia: apirilak 27, asteazkena
  • Aurkezteko epea: maiatzak 4, asteazkena.

Aurkeztu beharrekoa:

  • Curriculuma (gazteak@txatxilipurdi.com)
  • Elkarrizketak: maiatza hasieran
  • Lanean hastea: berehalakoa izango da
  • Hautatua izango denak ezinbestean maiatzak 7an gauzatuko den egun erdiko mintegira etorri beharko du
Zalantzarik izanez gero, deitu lasai Txatxilipurdiko 943 79 54 46 telefonora eta Oier edoLeiregatik galdetu.