Skip to main content

Txatxilipurdi Elkartean, denbora dezente daramagu Komunikazio Ez Bortitza lantzen. Iaz, Nerea Mendizabal aditua ekarri genuen gurera KEB-ren inguruko oinarrizko saioak eskaintzera. Oso gustura sentitu ginen eta gehiagoren gosez geratu ginela ikusita aurten ere berriro gonbidatu dugu. Oraingoan sakontze saioak eskainiko dizkigu. Aurreko astean izan genuen lehenengo saioa eta guztira 4 izango dira, hilabete bakoitzean bat. Norbere bizitzan praktikan jartzeko moduko dinamikak burutu genituen, norbere beharrak identifikatu eta bestearenak ezagutuz. Asko dugu oraindik ere ikasi eta praktikak jartzeko, hala ere, gogoak ez zaizkigu falta.

Beste behin ere, Nerea Mendizabali eskerrak ematea dagokigu, elkartean hain garrantzitsua ikusten dugun gai hau gurera ekartzen laguntzeagatik.

WhatsApp Image 2020-01-24 at 14.45.28 (1)