Skip to main content

Aspaldi irakurri genion Heike Freireri, haur askok, landare izen baino produktuen marka ezberdinen izen gehiago zekizkitela edo animalien izenak baino pockemonen izen gehiago esan zitzaketela.

“Mundu artifiziala, abstraktua sortu diegu umeei” . Eskolan, loreak, animaliak, plastikozkoak dira. Niretzat, berdez heztea naturarekiko lotura erreala berreskuratzea da, eta naturak haurrak ere behar dituela onartzea. Ingurumen-hezkuntzaren adibide gisa haurrei ordenagailuaren aurrean naturarekin lotutako gaiak aurkeztea okerra da.”

Heike Freire. Berdean hezi

Naturarekin dugun harremanaz aspaldi hasi ginen hausnartzen Txatxilipurdi elkartean ere, gure egitasmo propioen behaketarekin hasi eta hausnarketa jendartera irekiz. Nola gutxitu dugu guk geuk gure proiektuetan naturarekin dugun harremana? Nola egin genezake konexioa berreskuratzeko?
Bide honetan kokatu behar ditugu, berdean hezi liburuaren itzultzeanaturan jolasean ekimena edo Kalenatura bezalako ekimenak ere. Guraso.eus proiektuarekin elkarlanean antolatuta, bigarren urtez jarraian Argazkiak bidaltzea eskatu dizuegu. Askotan aitzakiak behar ditugu inguratzen gaituenaz ohartzeko, konturatzeko. Horixe da sortu nahi izan duguna, gertuko natura behatzeko aitzakia.
Ekimen honen  bitartez auzo, herri eta hiri barruko biodibertsitatearen garrantzia aldarrikatu nahi izan dugu beste behin ere. Azken hamarkadetako herri ereduak natur gune zirenak porlanarekin tapatu edo landareak moztera eraman gaitu. Hala ere, naturak, gizakion basakeria guztien gainetik, lekurik zailenetan ere bere bidea egiten du. Aurtengoan etxe inguruetan ikusi ditzakegun animalietan jarri dugu arreta. Herri, hiri eta auzoetan argazki safariak egitera gonbidatu zaituztegu eta aurten ere Euskal Herriko txoko ezberdinetatik iritsi zaizkigu argazkiak. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!