2015 urte hasieran argitaratutako Kale kantoi jolasen bilduma aurkeztu genuen pasa den astelehenean Durangoko azokako Saguganbaran. Herri eta hiriak haurrenak ere badirela aldarrikatzeko sortutako bilduma hau, haur eta familiei aurkeztu genien, hauek baitira hartzaile eta protagonista naturalak.
Era berean, 41 jolas batzen dituen bilduma bera aurkezteaz gain bertako jolas batzuk ere burutu genituen, haurrek ikus zezaten zein motatako jolasak biltzen dituen bildumak. Ez baitago produktua bera ezagutzeko modu hobeagorik eta.
Espero dugu haurrei bezain beste familiei ere gustatu izana eta etorkizunean bizipenez, bihurrikeriaz, sorkuntzaz eta laguntasunez aberastea kalekantoiak!