Skip to main content

Azken urteotan egin bezala Txatxilipurdi Elkarteak Jostailu Truke Merkatua aurrera eramango du datorren astean hasita.

Arrasateko erdigune eta auzoetako txoko ezberdinetan jostailuak batuko ditugu 9 egunetan zehar. Jostailuak egoera onean egotea da eskatzen denezaugarrietako bat, izan ere, beste bat hartzera goazenean, egoera onean dagoena hartzea gustatzen zaigu denoi.

Bestalde, sexu bereizketa egiten duten jostailuak edo eta indarkeriaren aldeko jarrera erakusten dutenak, ez ditugu onartuko.

Esan beharrik ez da, jostailuen balioa bakoitzaren gustuen eta erabileraren arabera neurtzen dela, beraz, jostailu guztiek balio bera izango dute eta jostailu bakoitzeko, truke txartel bat jasotzeko aukera egongo da.

Truke txartel horrekin,abenduaren 17an,Biterin jarriko ditugun jasotako jostailu guztien artean, beste bat hartzeko aukera egongo da.Goizeko 11:00etatik 13:00etara bitartean egongo da aukera hau, beti ere, aurrez txartela izanez gero. Egunean bertan, momentuan sortutako jostailuak trukatzeko aukera egongo da, baina ez etxetik ekarritakoak, ezin baitugu ziurtatu osorik dauden edo ez.

Hau horrela izanik, etxeko armairu eta apalakaztertu eta erabiltzen ez diren jostailuei beste erabilera bat ematera animatu nahi ditugu Arrasateko haur eta gazteak.

Jostailuak jasotzeko egun eta guneak hauek izango dira, arratsaldeko 17:30etatik 19:00etarako ordutegian:

Azaroan:

  • 23an Arimazuri plazan
  • 24an Santamarina plazan
  • 25ean Herriko plazan
  • 29an Okendo ludotekan
  • 30ean San Antolin parkean

Abenduan:

  • 1ean Usaetxe ludotekan
  • 12an Santamarina ludotekan
  • 13an Okendo ludotekan
  • 14an Arimazuri plazan

jostailu truke eskuorri BARRUKOA