Skip to main content

20 urte beteko ditu aurten Txatxilipurdi Elkartetik Gabonak aurretik antolatzen dugun Jostailu Truke Merkatuak.

Orain arte egindakoaren bidetik, jostailuak jasotzeari azaroko 3. astean ekingo dio.

Osorik eta egoera onean egon beharko dira, parte hartuko duen edonori jasotzea gustatuko litzaiokeen bezala.

Jasoketa egun eta guneak hauek izango dira:

  • Azaroak 18an Arimazubi plazan.
  • Azaroak 23an Arimazubi plazan.
  • Azaroak 24an Usaetxe plazan.
  • Azaroak 25ean Biteri plazan.
  • Azaroak 29an Biteri plazan.
  • Abenduak 1ean Euskal Herria plazan.
  • Abenduak 11n eta 12an Santamarinako ludotekan.

Ordutegiari dagokionez, aste barruan 17:00-18:30 bitartean jasoko dira eta zapatuetan berriz, 12:00-13:30 bitartean.

Ordutegi hauetan jostailuak eraman ezin dituztenentzat, eguerdiko 12:00-13:30 bitartean Txatxilipurdiko bulegora eramateko aukera egongo da jasoketa egunetan.

Txatxilipurdiko baloreei jarraiki, indarkeria sustatzen duten jostailuak ez dira onartuak izango ez eta jarrera sexista erakusten dutenak ere. Berdintasunari eta tratu onei, beste hainbat baloreen artean, garrantzi handia ematen baitiegu.

Jostailu guztiek balio berdina izango dute eta hauen truke txartelak banatuko dira jasoketa puntuetan. Zenbat jostailu hainbat txartel!

Jasotako txartelekin, truke egunean ( abenduak 16an ) bildu diren jostailu guztien artean aukeratzeko tartea egongo da. Parte hartzaile bakoitzak lehen orduan ( 11:30-12:30 bitartean) bi txartelen truke bi jostailu aukeratu ditzake. Bigarren orduan aldiz ( 12:30-13:30 bitartean) gainontzeko txartel guztien truke dagozkion jostailuak har ditzake. Modu honetan parte hartzaile guztiek izango dute aukera zabala lehen bi jostailuak aukeratzeko.

Abenduaren 16an, aipatu bezala, truke eguna ospatuko da 11:30-13:30 bitartean Biteri plazan.

Bertan, txartelen truke jostailuak jasotzeaz gain, berrerabilpena sustatuz, jostailuak sortzeko tailerra egongo da.

Gabon garaian jostailuak erosi beharrean trukatuz ezberdinak lortzeko aukera paregabea da.

Etxean erabiltzen ez diren jostailuak beste batzuengatik trukatu eta egin jolas!

Familian, lagun artean, bakarka… parte hartu eta gozatu!