Skip to main content

Aurtengoan Txatxilipurdik antolatutako jostailu truke azokan inoiz baino jostailu gehiago bildu dira, 345 izan dira guztira.

Pasa den larunbatean, abenduak 12an, aurrez jostailuen truke jasotako txartelekin beste jostailu batzuk jasotzeko aukera izan zuten parte hartzaileek eta oso harrera ona izan zuen. Lehen orduan 95 jostailu jaso zituzten eta bigarrenean aldiz 112, beraz guztira 207 jostailu berrerabiliko dituzte Arrasateko herritarrek.

Segurtasun neurriak bermatuz, eguraldiak lagundu ez zuen arren, familia asko animatu zen parte hartzera eta inoiz baino haur gehiago ikusi genituen. Bi ordutan zehar jendea txandatuz sartu zen Biteriko karpan, non, gustuko jostailuak aukeratu eta hurrengoei lekua usten zieten.

Herritarrak errespetuz eta pazientziaz itxaron zuten beraien txanda eta asko eskertzen dugu izan zuten jarrera.

Jostailuak jasotzeaz gain, elementu naturalekin jolasteko eta sortzeko aukera izan zuten parte hartzaileek eta talde txikietan tailerrak ere arrakasta izan zuen.

Datorren urtean berriz egitasmoan parte hartzera animatuko zaretelakoan, eskerrik asko denoi eta gozatu jostailuez!

JTA_2

JTA_3