Aurten ere Txatxilipurdi Elkarteak Gabonak gerturatzen doazen heinean Jostailu truke Merkatua egitasmoa martxan jarriko du. Jostailu ezberdinak lortzeko aukera eskaini nahi diegu herritarrei, trukearen balioa sustatuz eta berrerabiltzeari garrantzia emanez.
Datorren astean, hasiko gara jostailuak biltzen, atxikita bidaltzen dizuedan esku orrian agertzen diren egun eta ordutegietan.
Nahi adina jostailu ekar daitezke eta guztiek balio berdina izango dute. Horien trukean, txartelak jasotzeko aukera egongo da; jostailu bakoitzeko txartel bat.
Txartelei dagokionez, parte hartzaile bakoitzak ekarritako lehen bi jostailuengatik koloretako bi txartel izango ditu eta hauek azoka egunean nahi duen orduan aldatu ahal izango ditu (11:30-13:30 bitartean). Gainontzeko jostailuengatik zuri-beltzeko txartelak jasoko ditu eta hauek azoka egunean bigarren orduan aldatu ahal izango ditu (12:30-13:30 bitartean). Hau da, parte hartzaile batek bost jostailu ekarriz gero, lehen bi jostailuengatik koloretako bi txartel eskuratuko ditu eta gainontzeko jostailuengatik, hiru txuri beltzeko txartel jasoko ditu.
Jostailuek bete beharreko baldintzak honakoak izango dira; osorik eta egoera onean egon beharko dira. Bestalde, ez ditugu onartuko indarkeria sustatzen duten jostailuak ez eta sexu bereizketa egiten dituztenak.
Azoka bera abenduaren 12an egingo dugu Biterin. Txartelen truke jostailuak trukatzeaz gain, elementu naturalez baliatuz, tailer bat eskainiko dugu.
Gaur egungo egoera kontuan izanik, egitasmoa moldatu eta segurtasun neurriak betetzen ahaleginduko gara uneoro. Jostailuak desinfektatuko ditugu azoka egunean garbi egon daitezen. Hau horrela izanik, azoka egunean, ez dugu jostailurik jasoko, hau da, aurrez txartelak dituztenak bakarrik izango dute aukera jostailuak jasotzeko.
6 urtetik gorako parte hartzaileek, uneoro musukoa jarrita izan beharko dute. Segurtasun tartea zaintzen ahaleginduko gara. Hidrogela izango dugu jostailu bilketa guneetan  eta baita azokan ere, guztiek eskuak garbitu ahal izateko.
Taldekatzeak, trukea egitean eta tailerrean, kontuan izango ditugu eta momentuan dagoen araudia beteko dugu.
JOSTAILUAK JASOTZEKO EGUNAK ETA LEKUAK
Azaroan
Aste barruan, 17:00-18:30
17an Usaetxe plazan
18an Arimazuri plazan
25ean Santamarinako ludotekan
27an Santamarinako ludotekan
Txatxilipurdin 12:00-13:30
Asteburuan, 12:00-13:30
21ean Arimazuri plazan
28an San Antolin parkean
Abenduan
Aste barruan, 17:00-18:30
3an Herriko plazan
4an Sebero/biteri plazan
Txatxilipurdin 12:00-13:30
Asteburuan, 12:00-13:30
5ean Sebero/biteri plazan