OinHerrik antolatuta, “III. HERRI HEZITZAILEA, ESKOLA HERRITARRA” jardunaldiak egingo dira maiatzaren 19an eta 20an DONOSTIAko EHUn.
Harreman-ereduen inguruan hausnartuko dugu III. HERRI HEZITZAILEA ESKOLA HERRITARRA jardunaldietan. Herri-mailan, talde-dinamiketan, eskola-giroan, edota familia-testuinguruetan bestelako harreman-eredu batzuk sustatzea da jardunaldion helburua, harreman osasuntsuak, indarkeria gabekoak, errespetuzkoak, horizontalak eta parekideak posible direlako. Harremanek berebiziko garrantzia dute gure bizitzan, gure egunerokoan, gure lanean, gure familian, gure lagun-artean… harreman-eredu osasuntsu batzuk eraikitzen baditugu zutabe sendoak izango ditugu. Jardunaldiotan hainbat gako ezagutuko ditugu:
-haurra, eskubidedun pertsona handi hori
-haurrekiko errespetuzko harremanak
-harremantzeko eredu berriak
-bortizkeriarik gabeko harremanak
-irakasle-ikasle harreman horizontalak
-harreman parekideak
-norbere buruarekin eta ondokoekin harreman osasuntsuak
-ongizatea, tratu ona eta demokrazia eskoletan
-harremanak kulturaniztasunean
Euskal Herriko eta kanpoko adituak izango ditugu harremanen inguruan hizlari. Herri-mailan, eskola-testuinguruan eta familian harreman-ereduak birpentsatzen ari diren hizlariak denak.
Izena ematea, maiatzaren 17 arte.
EGITARAUA
MAIATZAk 19, ostirala:
8:30. Materialen banaketa.
9:00. Ongi-etorria.
9:15. “Nolako harremanak nahi ditu OinHerrik?”.
Lorea Agirre. Jakin aldizkariko zuzendaria.
10:00. “Zer eratako harremanak eta nola sustatzen dira Finlandiako Hezkuntza Sisteman?”.
Leo Pahkin. Finlandiako Hezkuntza Nazionaleko aholkularia.
11:15. Hamaiketako atsedena.
11:45. “Errespetuzko harreman osasungarriak familian eta eskolan”.
Ane Ablanedo. Baionako unibertsitatean irakaslea. / Miren Camison. Haur filosofiako irakaslea.
13:00. “Herri osasuntsua: hezkidetza eta zaintzak, norberetik hasi eta plazara”.
Ibon Arrizabalaga. Arremanitz elkarteko kidea./ Edurne Epelde. Emagin elkarteko kidea.
14:00. Bazkaltzeko denbora.
16:00. “OinHerri”ren hainbat esperientzia.
17:00. Haurrak eskubideak dituzten pertsona handi horiek. “Haurtzaroaren zantzuak” dokumentala eta eztabaida.
Alfredo Hoyuelos. Iruñeko Udal Haur Eskolen gerentea.
19:00. Amaiera.
MAIATZAk 20, larunbata:
8:45. Materialen banaketa.
9:00. Ongi-etorria: aurreko egunaren laburpena eta kokapena.
9:15. “Ongizatea, tratu ona eta demokrazia eskoletan”.
Heike Freire. “Cuadernos de Pedagogia” adizkariko zuzendaria.
10.30: “Donamartiriko Arberoa ikastola, Komunikazio Ez Bortitza esperimentatzen”.
Maialen Etxart. Arberoako irakaslea.
11.30: Hamaiketako atsedena.
12:00. KiVa programa, prebentzioa eta Bullyingari aurre egiten.
Agueda Laraudogoitia. Egitasmoaren koordinatzailea
13:00. “Harreman parekideak eta kultur-aniztasuna eskolan”.
Amelia Barquin. Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko irakaslea.
14:00. Jardunaldien amaiera.
PREZIOAK
BI EGUNAK: 80 €.
“OinHerri” eragileetako kideak, edota, Irria, Hik Hasi eta Hazi Hezi aldizkarietako harpidedunak: 50 €
EGUN BAKARRA: Ostirala 19a edo laurunbata 20a: 50 €.
“OinHerri” eragileetako kideak, edota, Irria, Hik Hasi eta Hazi Hezi aldizkarietako harpidedunak: 30€
IKASLEEI edo LANGABETUEI harpidedunen prezioak aplikatuko zaizkie.
*Oharrak:
1. Larunbaterako izena ematen dutenek ostiral arratsaldeko saioetan parte hartzeko aukera izango dute.
2. Jardunaldietan izena ematen dutenei “OinHerri” taldeak argitaratuko dituen parte-hartzea sustatzeko 2 liburuxkak banatu egingo zaizkie.
Antolatzailea: OinHerri
Irrien Lagunak Kluba, Oarsoaldeko Garapen Agentzia, Topagunea, Amarauna Sarea, Tabakalera, Arremanitz elkartea, Sorguneak ikertegia (Huhezi, MU), Ikastolen elkarteko aisialdiko taldea, Arrasateko Txatxilipurdi euskara eta aisialdiko elkartea, Urtxintxa Eskola Bizkaia, Urtxintxa Eskola Gipuzkoa, Lizarrako eta Iruñeko udal haur-eskolen taldea, Ttakun Kultur Elkartea, Kukumixo, Elgoibarko Izarra, Pil-pilean euskara elkartea eta Hik Hasi pedagogia-ekimena.
http://www.hikhasi.eus/matrikulab.php?id=65