Datorren zapatuan, hilak 25, Alternatiben Azokaren ondoan ekintza berezi bat egingo dugu.
“Herri euskalduna eraikitzera goaz!” izango du lelotzat eta Txatxilipurdi, Ekin Emakumeak eta AEDren “Zurekin Arrasate euskaldunago” kanpainaren azken txanpan dator bera.
Herriko zenbait eragilek esku hartuko dute, baina nornahik izango du bere ekarpena egiteko aukera, arrasatear guztiok dugulako zeresan eta zeregin Arrasate herri euskaldunagoa izango bada. Eta zapatuan urrats polita egingo dugu bide horretan, amesten dugun herria denon artean egiazko egiteko bidean. Hitzordua, eguerdiko 12:30ean, Seber Altube plazan.
Animatu!