Skip to main content

Udazkenero bezala aurtengoan ere JOLASTEKA eta JOLAS ABERATSAK egitasmoetako eskaintzak zabaldu ditugu eta dagoeneko Euskal Herriko hainbat tokitan eraman ditugu aurrera.

Hementxe duzue orain artekoen berri:

Aduna TAILERRA: euskal kantuak eta antzinako jolasak

Azaroak 16an Adunan euskal kantu eta jolasak antzinako jolasekin uztartu genituen eta parte hartzaile ugari egon zen.

30 haur eta nerabetik gora izan ziren bertan eta primeran pasa zuten jolasean eta abestiak ikasten.

Bergara HITZALDIA: Nola aukeratu jostailu egokia

Atzo, azaroak 20, Bergarako San Martin eskolan “ nola aukeratu jostailu egokia” hitzaldia eman genuen, Olgetarekin elkar lanean.

Itsaso Pagoaga izan zen hizlaria eta 18-19 parte hartzaile egon ziren bertan. Parte hartzaile hauen artean bi amona ere izan ziren, orain arte emaniko hitzaldietan ohikoa izan ez den arren.

Balorazio positiboa egiten dugu parte hartzaile kopurua ikusirik eta bertaratuak gustura egon zirela aipatu digute.

IMG-20171120-WA0010


Ostegun honetan, azaroak 23, Ordizian “probatu eta gozatu” ekimena aurrera eramango dugu. 3-5 eta 6-8 urte bitarteko haur eta arduradunek euskarazko jostailuak probatu eta jolastuz, gozatzeko aukera izango dute bertan.

Iragarkietan agertzen ez diren arren, euskarazko mahai jolas ugari izango dituzte probatzeko eta zein den gustukoena erabakitzeko aukera aparta izango dute.