Skip to main content

Musakolako lehenengo asteburuan 13 haur eta 2 arduradun edo gurasok parte hartu zuten.

Gaztetxokoa, aurrez egon ez diren gunea izanik, lehenengo orduan bertako txoko eta baliabideak ikusten eta arakatzen pasa zuten.

Jarraian asanblada eginaz txokolate beroa eta hojaldrezko txurroak egitea erabaki zuten.

Lan taldeak egin eta batzuk auzoko dendetara erostera joan ziren, beste batzuk aldiz aurre prestaketak egiten jardun zuten.

Jarraian mahai jolasetan, billarrean, pultserak egiten, oihal akrobaziak egiten… denetarik egin zuten.

Modu aktibo  eta atseginean pasa zuten goiza.

Ideia ugari bota zituzten aurrera begirako ibiltarietarako: Just dance egitea, krepak, parkurra, pizzak, galletak, mendi irteera…

Datorren astean parte hartzaile gehiago izango garelakoan…

Animatu eta otsailak 9an goizeko 11:00etan  elkartuko gara gaztetxoko atarian.