Skip to main content

Aurten bosgarren urtez ospatu dugu Arrasaten Goikobaluko Gazteluaren jaia. Jai honen helburua Goikobaluko balore historikoa, botanikoa eta ludikoa berreskuratzea da. Txatxilipurdin ere garrantzia handia ematen diogu herriko gune natural eta historikoak jolaserako, elkartzeko, ezagutzeko… berreskuratzeari eta hau elkarlanean eta auzolanean oinarritutako ekimen baten bidez gauzatzen bada, oraindik eta gogo gehiagorekin parte hartzen dugu bertan.

Beraz, Zuztarrak Errotuz elkartearen ekimena herriko 14 eragilek babestu eta elkarlanean antolatu dugu aurtengoa ere. Txatxilitarrok haur eta familiekin jolaserako tartea hartu genuen, hona irudi batzuk:

Egunaren inguruko hainbat albiste lotura hauetan:

WhatsApp Image 2017-09-25 at 12.58.42 WhatsApp Image 2017-09-25 at 12.58.45 WhatsApp Image 2017-09-25 at 12.58.47