Skip to main content

Larunbatean, Goikobaluko Gazteluaren jaian izan ginen 13:00etatik aurrera haurrentzako jolas gunea eskaintzen.

Eraikuntza jolas baten bitartez gordelekuak eraikitzen ibili ginen, baita sukalde txokoan jolas sinbolikoaz gozatzen ere. Soka saltoan eta goma jolasean ibili zirenak ere izan ziren. Bitartean, dantza eta musikaz gozatzeko aukera izan genuen.
Jolas gunea bukatzean, bazkariari ekin zioten bertan zeudenak.
Goiz polita pasa genuen jai giroan eguraldia lagun izan genuelarik.