Skip to main content

Arrasateko gaztetxokoetan hiru aurpegi berri izango ditugu Martxoan zehar, Andoni Otxandiano, Aitor Agiriano eta Andoni Altuna Huheziko ikasleek, gazteak eta musikaren arteko harremana aztertuko dute gure zerbitzuetan. Honetarako Gaztetxokoetako Musikodromo proiektuarekin bat egin eta ekintza ezberdinak antolatuko dituzte gaztetxoein batera. Kontzertuak, musika irratsaioak, musikarekin lotutako mahai jolas erraldoia, Zuk baietz Saioa…

Ze entzuten dute guregana etortzen diren gaztetxoek, zein harreman dute musikarekin? nola entzuten dute? eta euskarazko musika? CDan, mugikorrean, ordenagailuan..? Zeintzuk dira erreferenteak? MTV, Euskadi Gaztea edo Itxungi irratia?